Auzoko adinekoek ere erabili ahalko dute Zabalotegiko Txiki Txokoa eguaztenetik aurrera

Jon Berezibar 2015eko azaroaren 19a

Azaroaren 25etik hasita, eta auzoko bertako adinduen eskaerari erantzunez, haur zein familiez gain, adinduentzat ere egongo da zabalik Txiki Txokoa. Bi geletako bat erabili ahalko dute.

Eguraldi txarreko egunetan epeletan egoteko lokal eskean jo zuten auzoko nagusiek Udalera eta bertatik azaltzen dutenez, azokan ere haurrak egoteko gunea ireki zutenetik, Zabalotegikoaren erabilera gutxitu egin da eta proba egitea erabaki dute udaletxean. Horren aurrean eta oraingoz urtebeterako probaldian, guneak dituen bi geletatik bat izango dute erabilgarri adinduek. Egunotan dihardute egokitzapen lanak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak