Alkohol tasa 9 aldiz gaindituta, istripua izandako kamioilari bat atxilotu dute ertzainek

Jon Berezibar 2015ko aza. 18a, 17:17

GI-632ean gertatu zuen istripua, atzo arratsaldean, kamioia bidetik irten eta galtzadara igota. Errepideko hesiaren 25 metro eraman zituen aurretik eta ezpondara igota amaitu zuen matrikula atzerritarra duen ibilgailuak. Gidaria, 43 urteko gizonezkoa, Debagoieneko ospitalera eramandakoan alkoholemia frogak egin eta ibilgailu astunen gidariei ezarritako 0,15 mg/l.-ko tasa 9 aldiz gainditzen zuela jakinarazi dute Segurtasun Sailetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak