Bainuetxeko gainerako instalazioak zabalik egongo dira gaur eta bihar zabalduko dituzte bi ontzi terapeutikoak, legionella maila ohikora itzuli eta gero.
Kirol zerbitzutik jakinarazi dutenez, desinfektazio lanak egingo dituzte egunean zehar. Autokontrol plangintzaren ohiko garbiketa lana da, azken ur analisiek Osasun Sailak zehaztutako legionellaren zaintzarako kopuruak gainditu dira eta. Herritarrentzako arriskurik ez dagoela argitu dute Udaletik baina azaldu dute kloro bidezko garbiketa beharrezkoa dela halako kasuetan.
Bainuetxeko gainerako instalazioak zabalik egongo dira gaur eta bihar zabalduko dituzte bi ontzi terapeutikoak, legionella maila ohikora itzuli eta gero.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.