Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien barruan ekitaldi gehiago ere egongo dira datozen orduetan. Gaur, 19:00etan, Live Tracking aplikazioa aurkeztu eta erabiltzeko argibideak emango dituzte Irizar jauregian. Bihar, zapatua, berriz, bideo jokoen lehiaketa egingo da, 11:00etatik 19:00etara, Udal pilotalekuan eta 19:00etatik 19:45era, Latox taldeak emanaldia egingo du leku berean.