Datorren eguaztenean, azaroak 18, Udalak aurkezpen bat egingo du hilaren 29an ospatuko den hondakinen bilketa sistemaren inguruko herri kontsultari buruzko informazioa eskaintzeko. Arratsaldeko zazpietan izango da udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritarrei luzatu die aurkezpenera joateko deia. Kontsulta horretan bi papeleta izango dira, asteleheneko ezohiko bilkuran onartu zutenez: txuria, bosgarren edukiontziaren aldekoa izango da, eta laranja, berriz, atez-atekoaren aldekoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.