Bideojokoak eta kontzertua izango dira zientzia astearen egitarauaren baitan

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 13a, 12:44

Gaur, egubakoitza, Osintxun kokatuta dagoen Soraluce enpresara bisita gidatua antolatu du Udalak, zientzia astearen baitan. 15:00an hasiko dute bisita, eta ordubete inguruko iraupena izango du. Fresatzeko eta mandrinatzeko makinak egiten dituzte bertan, puntako teknologia erabiliz horretako.

Bihar, berriz, goizeko hamaiketan hasita eta arratsaldeko zazpiak arte, bideojokoen lehiaketa izango da Udal Pilotalekuan.
Hori bukatu bezain laster, Latox taldeak kontzertua eskainiko du, toki berean. Bergara eta Donostiako musikariez osatutako talde horrek musika elektroniko esperimentala jorratzen du.

Horiek izango dira aurtengo zientzia asteko azken ekintzak.Bestalde, hilaren 29ra arte dron modelo bat izango da ikusgai Laboratorium museoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak