Santa Zezilia eguna ospatuko dute datorren eguenean Musika Eskolakoek

Maite Txintxurreta 2015eko azaroaren 13a

Santa Zezilia eguna da datorren eguenean, eta urtero bezala, egitarau berezia prestatu dute Bergarako Musika eta Dantza eskolatik. 17:30ean Gazte Bandak eta Hizkuntza musikaleko ikasleek kalejira egingo dute Musika Eskolatik San Martin plazaraino, eta han abesti batzuk kantatuko dituzte. Ondoren, txokolatea izango da. Bestalde, txistulariek zein trikitilariek, herriko kaleetan zehar joko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak