Hirugarren adinekoen astea ospatuko dute astelehenetik aurrera Mizpirualdeko egoitzan

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 12a, 15:57

Egoitzako animazio zerbitzuaren eskutik, hainbat ekintza burutuko dituzte azaroaren 16tik 21era bitartean. Musika emanaldiak, dantza ikuskizunak, ipuin kontaketa eta bazkaria izango dira, besteak beste.

Egitarau zabala prestatu dute datorren asterako:

Azaroak 16, astelehena

17:00 Dantza orientala Oihanaren eskutik

18:15 Musika eskolako bibolin, klarinete eta saxofoi taldeen emanaldia

Azaroak 17, martitzena

17:00 Algaraklown pailazoak

18:15 Musika Eskolako hasiberrien abesbatzaren emanaldia

Azaroak 18, eguaztena

17:00 Ermuako Zumake taldearen emanaldia

18:15 Musika Eskolako trikitilarien eta gitarra taldearen emanaldia

Azaroak 19, eguena

17:00 Ipuin kontaketa Virginia Imazen eskutik

18:15 Musika Eskolako soka taldearen emanaldia

Azaroak 20, egubakoitza

17:00 Camden Town akademiako ume eta gazteen eskutik, dantza desberdinen erakustaldia

18:15 Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia

Azaroak 21, zapatua

11:45 Meza, abesbatzak girotuta

13:00 Bazkaria, Alai Taldearen emanaldia eta dantza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak