Azaroa Gaztañatan pasako dute Osintxun

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 12a, 15:31

Kultura ekimenez beteta dator beste urte batez azaroa Osintxura. Bihar gauean Piano bat bertsotan bertso musikatuen inprobisazio saioa izango da ikusgai Txuringo jatetxean. Domeka arratsaldean, berriz, Txatxilipurdiren tailerrak izango dira plazan, umeen gozamenerako.

 

Honakoa da prestatu duten egitaraua:

Azaroak 13

22:15 Piano bat bertsotan, Txuringo tabernan. Abesten: Joana Ortega. Gitarran: Sebastian Ustarroz. Pianoan Jagoba Astiazaran. Bertsotan: Beñat Gaztelumendi

Azaroak 15

12:00 Txatxilipurdiren tailerrak plazan.

Azaroak 20

20:15 Txuringon, antzerki sorpresa.

Azaroak 22

14:00 Erretiratuen bazkaria, Txuringon.

Azaroak 23 (arimen eguna)

19:00 Gaztainak eta sagardoa plazan.

21:00 Arimetako afaria.

Azaroak 29

17:30 Poxpolo Ta Konpainia pailazoak, pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak