Bi autok aurrez aurre jo dute gaur goizean Kanpantzarretik Arrasate arteko errepide berrian, Epelekoan, Bergarako lurretan. 07:45ean gertatu da: Renault Clio baten eta Alhambra Seat baten artean izan da istripua. Ondorioz, emakumezko bat eta gizonezko bat zauritu dira eta Gasteizko Santiago Ospitalera eta Debagoieneko Eskualde Ospitalera eroan dituzte. Herrizaingo sailaren arabera, "larri" zauritua, Clio autoko 28 urteko galdakaoar gizonezkoa, Gasteizera eroan dute; suhiltzaileek burdin artetik atera behar izan dute. Alhambra monobolumenean zihoan 33 urteko mondragoetarra, "zauri arinekin", Arrasateko ospitalera eroan dute. 09:45erako bidea garbi geratu da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.