Ikusmina piztu du Bergarako robotika azokak, eta batez ere drone modeloen erakusketak

Imanol Soriano 2015ko aza. 8a, 11:28

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien barruan frontoian egin dute azoka, zapatuan. Laboratoriumen eta Aroztegin ere egon da zer ikusi eta ikasi.

Ohiz kanpoko gailuak egon dira ikusgai, zapatuan, Bergarako frontoian. Robotika azoka egin dute eta drone modeloen erakustaldiak harrera ona izan du. Drona, gidari gabeko aireko sistema da. Gaur egun, erabilera ezberdinak ditu eta epe laburrean lortutako ospearen ondorioz, etorkizunerako ere erronka ugari izatea aurreikusten da. Teknologi hori zertan den eta gailu horiek zertarako gauza diren erakutsi zuten hainbat lagunek, zapatuan, Bergarako robotika azokan.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien barruan geocaching ikastaroa eta Practice your music izeneko software-aren erakustaldia ere egin dituzte Bergaran. Laboratoriumen eta Aroztegi aretoan, hurrenez hurren.

Astean ekintza gehiago

Prozesu industrialen monitorizazioari buruzko saioa egingo dute martitzenean Miguel Altunan; barnetegi teknologikoa, eguaztenean, Lasan; pintxo-wifi-a eguenean; eta merkatarientzako eta herritarrentzako formazio saioak egingo dituzte aste osoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak