Boluntarioek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:
- Bergaran erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea.
- Eskola Graduatua edo parekoa den titulazio-maila izatea.
Interesa dutenek Idazkaritzan eman beharko dute izena horretarako Udalak prestatu duen inprimakia erabilita, 08:30etik 13:30era. Azken eguna azaroaren 13a izango da.
Informazio gehiago: Idazkaritzan eta www.bergara.eus webgunean.