Parte-hartzaileek ikastaroko bi saioetara joateko konpromisoa izan beharko dute. Hilaren 17an eta 24an izango dira saiook, 9 hilabetetik beherakoen kasuan 10:30etik 12:00etara eta 18 hilabetera artekoak 17:30etik 19:00era.
Partaideek toalla eta panpina (umeak saioaren unean masajerik hartzeko prest ez balego) eroan beharko dute.
Izena eman daiteke, Kultura ala Gazteria sailetan.