Tuteran, Ópera Prima jaialdian, joandako asteburuan, bi sari eskuratu zituen Asier Altunaren filmak: Ciudad de Tudela sari film onenari eta epaimahaiaren Príncipe de Viana saria zuzendari berriari.
Montpellierreko Mediterranear Zinema Jaialdian, aldiz, filmaren musika saritu dute. Mursego eta Javi P3Z musikarien lanak ditu Amama-k soinu bandan.
Honekin batera, aurrera jaraitzen du Altunaren filmak nazioarteko zirkuituan eta Argentinako Mar de Plata Nazioarteko Jaialdian proiektatzen da egunotan. Datozen asteetan Estonian eta Bruselan ere ibiliko da filma. Bien bitartean, Amama-k ondo eusten dio karteldegian eta hiru aste daroa zinema aretoetan, 40.000 ikusle baino gehiago batuta.