Artisauen aldetik postua jartzeko gero eta eskaera handiagoa dagoenez, Domeka Azokan parte hartzeko irizpide batzuk jarri ditu Udalak:
- Lehentasuna izango dute 2. eskuko materiala saltzen dutenek eta trukea bultzatzen dutenek.
- Artisauen aldetik, lehentasuna izango dute Bergarakoek, ondoren bailarakoek.
- Bailarakoak sartu ondoren lekurik badago, gainontzekoak hartuko dituzte. Udalak azokan eskaintzen den produktuen aniztasuna zainduko du, horren arabera aukeratuko du zein artisau onartu.
Postua jartzen duen pertsona bakoitzeko mahai bat emango du Udalak (2m X 90zm). Norbaitek ez badu Udalaren mahaia nahi, bere mahai propioa dakarrelako, izena ematean adierazi behar du.
Izena emateko epea azaroaren 9an bukatuko da. Azaroaren 10ean jakinaraziko zaie e-postaz parte-hartzaileei Domeka Azokan parte hartuko duten ala ez.
Izena emateko, www.bergara.eus helbidean, Domeka Azoka atalean.