Prest du Jardunek 25. urteurreneko festako egitaraua

Julen Iriondo 2015ko aza. 6a, 12:23
Jardunen abestia grabatzen.

Paella lehiaketaz eta bazkari herrikoiaz gain, mosaikoa eta erromeria egongo dira, besteak beste. Urteurrena aprobetxatuz, Larre zaharretan izeneko Jardunen abestia ere sortu du Aritz Alustizak, herriko musikari eta kantarien laguntzarekin.

Dagoeneko badu egitaraua hilaren 21ean Jardunen mende laurdena ospatzeko egingo den festak. 12:00etan hasiko da, frontoian, paella lehiaketarekin –oinarriak: www.jardun.eus–. Lehiaketan prestatutakoekin, bazkaria egingo dute, 14:30ean; bazkal ostean, Kopla Barik bertso eskolaren umorezko saioa egongo da –15:30etik 17:30era ludoteka zerbitzua eskainiko da–. Bai lehiaketarako eta bai bazkarirako izena emateko azken eguna hilaren 13a da: frontoiko tabernan, Pol-Polen, Kortazarren, Arranon, Hamaikan eta Jardunen egin daiteke –haurrek 5 euro, ikasle eta langabeek 10, eta 12 gainerakoek–. Bazkari aurretik, 13:00etan, triki-kantu-jira abiatuko da frontoitik bertatik. 

Festarekin jarraitzeko, 17:30ean mosaikoa egingo dute pilotaleku kanpoaldean, eta Zesuma taldearen erromeria egongo da 18:00etan hasita. Bestalde, urteurrena aprobetxatuz, Larre zaharretan izeneko Jardunen abestia ere sortu du Aritz Alustizak, herriko musikari eta kantarien laguntzarekin. Jardunetik, herritar denak animatzen ditugu hilaren 21eko ospakizunean parte hartzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak