Azaroaren 6an, ostiralean, 17:00etatik 17:30era lehen txanda txikienena izango da. Beldurrari buruzko ipuinak kontatuko ditu Bego Alabazanek; beldurrezkoak barik, "beldurrak kentzekoak", hain zuzen. 18:00etan 6 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutikoentzat izango da saioa. Beldurrezko kontakizunak izango dira, adin horretakoei zuzendutakoak.
Azkenik, nagusiek ere gozatzeko aukera izango dute 20:00etan Ipuin ilunak izeneko saioan, "tonu eta kolore iluneko" kontakizunekin. Umorerik ez ei da faltako, halere.