Irunen jokatu zen zapatuan Euskadiko slalom txapelketa eta Bergarako Beti Busti taldea hirugarren sailkatu zen taldeka.
Piraguista gaztetxoek kategoria ezberdinetan parte hartu zuten:
- K1, gizonak, senior mailan: Patxi Ugalde (zortzigarren).
- K1, gizonak, kadete mailan: Iker Manso (bigarren), Julio Narbaiza (hirugarren), Mikel Zubizarreta (bosgarren), Gorka Urtzelai (seigarren) eta Unai Otadui (zortzigarren).
- K1, neskak, kadete mailan: Miren Murgizu (bigarren))
- C1, gizonak, kadete mailan: Julio Narbaiza (laugarren)
- C2, gizonak, kadete mailan: Iker Manso eta Unai Otadui (lehenengo)
- Patrullak: Julio Narbaizak, Mikel Zubizarretak eta Unai Otaduik osatutako taldea (bigarren)