Oinarrizko sukaldaritza ikastaroari dagokionez, bertakoak diren eta eguneroko bizimoduan prestatu daitezkeen jakiak prestatzen ikasteko ikastaroa da. Klaseak azaroaren 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an izango dira, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara Bergarako Zuloa Elkartean. Ordaintzekoa 10€ da. Ikastaroan prestatutakoa partaideen artean banatuko da.
Bestetik, Wordpressera sarrera: Diseinatu zure web edo bloga ikastaroa: Bakoitzaren web orria edo bloga diseinatzen ikasteko aukera izango da, programatzen jakitea edo informatikako ezagutza handirik behar ez delarik. Klaseak Miguel Altuna Institutuan izango dira, azaroaren 16tik abenduaren 16ra, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara. Ordaintzekoa, 20€.
Bi ikastaroetan lehentasuna Bergararrek izango dute.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943-76 93 94 zenbakira deitu edo info@bizikasi.com helbidera idatzi daiteke.