Azaroaren 4an, hileko lehen eguazteneko azokarekin batera, 19:00etan, Amama filmaren making off-a eta Asier Altunarekin eta baserri esparruko eragileekin solasaldia izango da Oxirondo azokan. Solasaldian parte hartuko duten baserritarrak dira: Aierdi baserriko Rosarito, bizitza osoa baserriari eskaini dion emakume baserritarra; Nere Azpiazu, Durangon lur batzuk hartu eta nekazaritzarako hautua egin duen gazte bergararra; eta Maite Aristegi, moderatzaile.
'Amama' pelikula Zabalotegi aretoan
Azaroaren 6an
- 22:00etan, gaztelerazko azpitituluekin.
Azaroaren 7an
- 19:30ean, gaztelerazko azpititulurik gabe.
- 22:00etan, gaztelerazko azpitituluekin.
Amama filmaren hiru emanaldietarako, leihatila 6an, 21:00etan, irekiko dute Zabalotegi aretoan. 7an emanaldiak baino ordu bete lehenago irekiko dute leihatila, sarrerarik geldituz gero. Pertsona bakoitzak gehienera lau sarrera hartu ahal izango ditu.