Kontsultarako zentsua eta mahaien zerrenda ikusgai dago udaletxean

Jon Berezibar 2015eko azaroaren 2a

Azaroaren 29ko herri galdeketan botoa emateko eskubidea duten herritarren eta horretarako mahaien zerrenda jendaurrean egongo da erakusgai udaletxeko idazkaritzan bihartik hilaren 9ra arte (astelehena).

Herritarrek datuak egiaztatu eta, hala egokituz gero, aldaketak erreklamatzeko modua izango dute zehaztutako epean. Udaletik ere jakinarazi dute kontsultako hauteslekuak ohikoak izango direla eta kale ala auzoaren arabera erabakiko dela herritar bakoitzak non botatuko duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak