Halakoetan ohi denez, hainbat erakundetako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian. Hain justu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekin Komunikazio diputatu Imanol Lasa bertaratuko da; baita ere, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuorde Adolfo Morais Ezquerro; jakina, UNED-eko zuzendari Iñaki Espartza ere izango da bertan, eta baita ere UNED-eko Inspekzio Zerbitzuko Zuzendari Jorge Montes Salguero eta Bergarako alkate Juanje Alberdi.
Diploma banaketa ere bai
Bestalde, Jose Manuel Castells-ek, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua (UPV/EHU) arduratuko da hasierako hitzaldia egiteaz: Mikeleteak gaur egun.
Eta horrekin guztiarekin batera, gaurko ekitaldian, 2013/14 ikasturtean graduatu edo lizentziatu diren ikasleei diplomak banatuko dizkiete.
Ekitaldiari amaiera borobila emateko, berriz, Bergarako Musika Eskolako Hari taldeak emanaldia egingo du.
25 titulazio
Gaur modu ofizialean irekiko duten ikasturtean 25 titulazio baino gehiago eskainiko dituzte UNED-Bergaran. Aurten, gainera, Gradu, Master eta Doktoretzez gain, graduondokoetan, etengabeko prestakuntzan eta hizkuntzetan eskaintza zabala egin du Bergarako zentroak.