Eta lehiaketan aurkezten diren paella horiekin bazkari herrikoia egingo dute ondoren. Gehienez lau pertsonako taldeak aurkeztu ahal izango dira, eta talde bakoitzean egon beharko da, gutxienez, 18 urtetik gorako pertsona bat. Bazkaria 14:30ean hasiko da. Izena eman daiteke eta txartelak erosi –bietarako azken eguna da azaroaren 13a– Jardunen eta Pol-Pol, Kortazar, Arrano eta Hamaika tabernetan eta frontoikoan. Txartelen prezio orokorra 12 euro da, ikasle eta langabeentzat 10, eta haurrentzat (12 urtera arte) 5. Lehiaketako lehen saria izango da 100 euroan baloratutako jatordua herriko jatetxe batean, eta bigarrena urdaiazpikoa eta gazta. Lehiaketaren oinarri guztiak ezagutzeko hona jo daiteke: www.jardun.eus.