Gazteen sormena landuko dute bihar Ipintza institutuan

Idoia Davila 2015eko urriaren 29a

Garaion elkarteak Auzolanartean programa abian jarri du aurten ere. Ekintza honi esker eta naturako elementuen bitartez gazteek euren sormena pizteko aukera izango dute.

12-18 urte bitarteko gazteei dago zuzendua auzolan natur-artistiko hau. 25 lagun inguruko taldeak osatu eta guztien artean mezu bat adosten da. Ondoren, natur elementuak erabilita, interbentzio artistiko bat egiten da mezu hori adierazteko. Sormen prozesu bat bizitzeko aukera ematen zaie gazteei, ideiaren sorreratik eta horren gauzatzeraino.

Gazteen kezkak protagonista

Sormena pizteaz gain ekimenak parte-hartzea sustatzea du helburu. Gazteak dira ekimenaren protagonista eta baita hauen kezka eta proposamenak, horregatik hartzen dira kontuan euren interesak mezua aukeratzerakoan.

Bihar Bergaran egingo da

Garaion elkartekoak bihar, urriak 30, egongo dira Bergarako Ipintza institutuan Auzolanartean ekimenarekin. Goizeko 9:00etatik 14:00etara egongo dira bertan gazteen sormena lantzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak