Bergararra amateur mailan puntan ibili den txirrindularia izan da. Zazpi garaipen lortu ditu denboraldian; eta, horrez gain, Suitzako Jurako itzulian bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean. Espainiako selekzioarekin ere ibili da, eta lan polita egin du Aristik.