Gorla, Karakate eta Elosumendiko inguruetatik gustura asko ibili dira kirolaria; tarteka sufritzen eta tarteka paisaia ederrez disfrutatzen. Bikendi Lazkano antolatzaileetako baten arabera, “oso pozik” amaitu dute guztiek; bai txirrindulariek baita antolatzaileek ere eta aurtengoa “martxa formaltzerantz” lehenengo pausua izanda, datorren urtean ere jarraitzea espero dute mendi bizikleta zaleek. Bergarakoarekin, amaitutzat eman da ibarreko mendiko bizikleta martxen denboraldia.
Urtero bezala, Aspanogi elkartea laguntzea erabaki dute antolatzaileek, beste bi urteetan bertan izan dira Aspanogikoak, eta aurten egon ezin badute ere parte hartzaile bakoitza euro bat eman du haurren minbiziaren aurka borrokatzen duen erakundearentzat.