Jardun euskara elkarteak eta Topaguneak antolatuta, Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentalaren emanaldia izango da datorren eguaztenean, urriak 28, 20:00etan, Zabalotegi aretoan. Horren ostean, solasaldia izango da Garabideko Maddi Iñarra eta Ander Bolibar bergararrekin. Hizkuntza lankidetzan aritzen den elkartea da Garabide, eta dokumentala ere talde horrek berak egin du. Dokumentalak zazpi hizkuntza komunitate desberdinetako 14 pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Haiek, norberaren hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikasi dezaketenaz dihardute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.