Martitzenean, urriak 27, Joxe Mari Carrerek nagusiei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du. 19:30ean izango da, Udal Liburutegian. Lehen, udaletxeko osoko bilkuren aretoan izaten ziren hileko azken martitzeneko ipuin kontaketa saioak, baina hemendik aurrera liburutegian izango dira. Hilaren 30ean, berriz, egubakoitza, umeen txanda izango da. Datorren egubakoitzean, arratsaldeko seietan, Saroa Bikandiren ipuinak entzuteko aukera izango da. Saio hori 3 eta 6 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta liburutegiko haurren txokoan izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.