Guztira hamahiru bikotek hartu zuten parte, eta osintxuarrek seigarren egin zuten bukaerako klasifikazioan. Egindakoarekin "oso pozik" geratu direla esan du amak.
Agirre duela hamar urte inguru hasi zen Osintxuko dantza taldean umeen irakasle gisa, eta urte ugari daramatza mundu horretan. Birritan irabazi du txapela, 1984an eta 1986an, Juantxo Urbietarekin bikotea osatuta.
Alberdi, berriz, 5 urterekin hasi zen dantzan, amak irakatsita. Euskal dantzaz gain, balleta ere egiten du, Bilbon.
Agirrek azaldu duenez, Segurara joan ohi dira urtero txapelketa ikustera, eta ekainean bikote moduan apuntatzea erabaki zuten. Ez du uste datorren urtean berak berriro parte hartuko duenik, baina "ikusi egin beharko da", dio. Zapatukoa zerbait "berria eta oso polita" izan zela dio.