Espoloitxoren jaitsierarekin hasiko dituzte jaiak Espoloian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko urriaren 23a

Espoloiko jaiak ospatuko dituzte bihar, zapatua. 12:00etan, Espoloitxoren jaitsierarekin hasiko dituzte jaiak. Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak izango  dituzte. 13:00etan espo-poteoa egingo dute –txorizoa eta salda egongo da–. 14:30ean, mahaiaren bueltan elkartuko dira, auzo-bazkarian. Arratsalde partean hainbat lehiaketa eta jolas izango dituzte: 17:00etan mus txapelketa eta gazte jolasak, 18:30ean karaokea eta 20:00etan triki-poteoa. Eguna amaitzeko, Dj Julenek musika ipiniko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak