Honela dio Bedelkarrek zapatukoa azaltzeko bidalitako oharrak:
"Urriaren 17an, Bergarako Udal Pilotalekuan, Moda eta Diseinu Berrien Lehiaketaren desfilea eskaini zuen Bedelkar elkarteak, Bergarako Udalaren eta Goiena telebistaren lankidetzarekin.
Hasierako asmoa San Martin plazan egitea bazen ere, eguraldiaren bilakaera zela-eta, udal pilotalekuan eskaintzea erabaki genuen antolatzaileek, horrek suposatzen zuen aldaketa eta egokitzapen lan guztiarekin.
Guztira, 32 komertzio eta 129 modelo izan dira, eta horren atzean 14 pertsonako lantalde bat, 6 hilabetetan zehar antolaketa guztian buru belarri aritu dena. Denak, noski, boluntarioak izan dira, Bergarako komertzioa berpiztea bideragarria dela sinistuta eta asmo horretan saiatzen.
Ilusio handiz, eguna heldu eta 20:00etan entsegu orokorra egin zen; barruan zegoen publikoa errespetatu egin zen, eta ateak itxi egin ziren.
Entsegu amaieran, berriz, udal pilotalekuan zegoen publikoari kalera ateratzeko gonbidapena egin zitzaion eta irten ez ziren guztiei banan-banan ateratzea eskatu zitzaien.
Pilotaleku barruan honako hauek gelditu ziren:
- Parte hartzen zuten komertzioetako ordezkari arduradunak, beraien modeloei prestaketetan laguntzen (32 + 129 modelo)
- Komertzio antolatzaileen lantaldea (14)
- Dantza taldeko kideak (54)
- Udaleko langileak (4)
- Antolatzaileen laguntzaileak (5)
Beraz, 238 pertsona zeuden pilotaleku barruan emanaldi publikoa hasi aurretik
Udal Pilotalekuak aforo mugatua du segurtasun kontuak direla medio; beraz, kopuruak errespetatzea derrigorra da.
Aforo baimendua zaindu nahian, ekitaldia ikusi ahal izateko sarrerak banatu ziren, guztiak agortu arte".