Hirugarren urtez, 'Kultura kalean' ekimena egin dute Bergaran eta herrian dauden askotariko kultura elkarteen jarduna gertutik ezagutzeko aukera egon da. Eguerdi partean, esaterako, argazkilariak, Musika eskolakoak, tailaginak eta zeramikariak, erraldoien konpartsakoak eta beste hainbat kultura elkartetakoak Fraiskozuri plazan izan dira eta jolasen, erakustaldien eta tailerren bidez egiten duten lanaren berri eman dute.
2015 urr 18 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.