Moda erakustaldi puntakoa egin dute Bergarako merkatariek

Jon Berezibar 2015eko urriaren 18a

Jende ugari kanpoan geratzeraino bete da frontoia bart. Bergarako merkatariek sasoi berrirako joera eta nobedadeak erakutsi zituzten atzo; jantzi, oinetako, osagarri eta orrazkeretan. Arropak eta egun batez modelo bihurtutako bergararrek eman zioten dotorezia eta giroa ibiltokiari, ikusleen txalo beroekin. Diseinatzaile berrien lehen lehiaketa ere egin da eta Itziar Martinezen eskoziar inspirazioko gizonezko jantziak jaso zuen saria.

Desfilea oso-osorik eguaztenean, 22:00etan, Goiena telebistan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak