19:15ean hasiko dira partiduak, gazteenetatik zaharrenetara. Alebin, infantil eta kadete mailan binakako partiduak izango dira, eta nagusietan, berriz, banakakoak. Alebinen kategorian Bergara eta Aretxabaletako bikoteak arituko dira aurrez aurre, hiru partidu guztira. Infantilek legazpiarren kontra jokatuko dute, eta kadeteek, berriz, Andoaingoen aurka. Azkenik, nagusietan Eneko Muguruza arituko da Oiartzunen aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.