Amaia Arriaran ipuin kontalaria Arbiaska aretoan izango da gaur 17:30ean, DO-RE-MI, golkua bete ipuin saioa eskainiko du lehenik, 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa; irudimenarekin jolasteko aukera izango dute bertan umeek. 19:30ean, berriz, 12 urtetik gorakoentzako beste saio bat egingo du, Adimena zorrozteko ipuinak izenekoa. Krisi egoeretatik ihes egiten saiatzen diren pertsonaien istorioak izango ditu hizpide.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.