tzak, Fraiskozuri plazan -egitaraua argazkiaren azpian ikusgai-, eta iluntzera arte hainbat kultura ekintza izango dira Fraiskozurin bertan zein Musika eskolan, San Martin plazan, Irala kalean edota Udal Pilotalekuan. 19:30etako kantu jira herrikoiarekin bukatuko da aurtengo Kultura Kalean eguna. Taila, marrazketa, musika, dantza... denetarik izango da domekan Bergarako erdigunean.
Udal Bandaren kontzertua
Eguerdian, 12:30ean, Bergarako Udal Bandak kontzertua eskainiko du frontoian. Ordubete iraungo du, eta sarrera doan da.
Kontzertu horretan Udal Bandak, Usandizaga, Schoonenbeek, Yeo eta de Haan konpositoreen obra bana eskainiko ditu, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean.
Egitaraua osoa
11:30 Fraiskozuri plazan
- Taila eta zeramika elkarteen tailerrak.
- BET Bergarako Erraldoi Konpartsaren ate irekien jardunaldia.
- "Bergarako Stoltz-Frères Organoaren Lagunen Elkartea"k mahaia jarriko du elkartearen inguruko informazioa emateko.
- BEART elkartearen Sketch marrazte saioa Bergarako kaleetan.
12:00 – 13:30 Instrumentuak ikusi eta probatzeko aukera (Musika Eskola).
12:00 Musioka jokoa 6-8 urte bitarteko haurrentzat (Musika Eskola).
12:30 – 13:00 Udal Musika Bandaren kontzertua udal pilotalekuan.
13:15 Bergarako Orkestra Sinfonikoaren tronpa taldearen kontzertua Irala kalean.
13:30 Alai taldearen kalejira Bergarako kaleetan. Irteera: Fraiskozuri plazatik.
17:00 Bisita gidatua Bergaran.
18:30 San Joxepe, Aritzeta, Bergarako Orfeoia, Bergarako Orfeoi Gaztea eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua San Martin plazan (euriarekin udal pilotalekuan).
19:00 Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari eta trikitilarien saioa.
19:30 Kantu-jira popularra Bergarako kaleetan.
Ibilbidea: San Martin plaza, Irala kalea, Simon Arrieta eta Fraiskozuri plaza (euria eginez gero alderantzizko ibilbidea).