Domekan gaztetxoak seminarioko patioan bilduko dira (09:00), eta horiendako bi orduko ibilbidea prestatu dute –hamaiketakoa barne– eta helduak ordu erdi geroago abiatuko dira, ibilbide luzeago bat egiteko asmoz. Ondoren, denak bilduko dira eta diploma banaketa egiteaz batera sariak banatu eta zozketak egingo dituzte. Bi orduko ibilbide hori egiteko antolatzaileek San Martzial inguruko parajeak aukeratu dituzte, plazatik Gabiriarako bidea hartu, eta Agarre Garaitik Landeta gainera, eta handik San Martzialera jaitsi eta plazan amatzeko.