Mari Carmen Barrenetxea zinegotziak adierazi du gainerako alderdi guztiekin ari direla adostasunetara iristeko ahaleginetan, eta dagoeneko ez dagoela krispazio klimarik.
Eta esandakoaren adibide jarri du gainerako alderdiekin lanean ari direla denen parte-hartzearekin aurkezteko hurrengo osoko bilkuran 2016rako zergen proposamena.
Aurreko agintaldiko gobernatzeko era inposatzailearekin amaitu dutela dio, eta gardentasuna eta herritarrekiko gertutasuna aldarrikatu ditu egungo Gobernuaren balio gisa.
Gizarte Zerbitzuetako buru gisa 100 egun hauetan gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzeko egindako lana ere nabarmendu du Barrenetxeak.