Jaiotzez oñatiarra den arren, hogei bat urte zituenetik Bergaran bizi da Unzurrunzaga. Egun, bertako Arizondo argazkizale elkarteko presidentea da, baita Gipuzkoako argazkilari elkarteko kidea ere.
Herri mailan garrantzitsuak edo ezagunak diren pertsonen erretratuak dira erakusketaren protagonista: "esate baterako, zapatari baten erretratua dago, edota Aranzabal aita-seme futbolariena".
Hala, argazki guztiak erretratuak dira kasu honetan; izan ere, oñatiarrak haren argazkietan pertsonak erakustea du gustuko.
Untzurruntzagak aipatu du garai desberdinetan ateratako argazkiak direla erakusketa osatzen dutenak. Hark nabarmendu duenez, apaiza konfesatokian ageri dena da bere gustukoenetarikoa.
Ordutegia
Honakoa da Aroztegi aretoko ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00tik 20:30era; zapatuan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30, eta domeka eta jai egunetan 12:00tik 14:00ra. Astelehenetan itxita egoten da aretoa. Aipatu bezala, azaroaren 1era arte iraungo du erakusketak.