Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzua, 0 eta 19 urte bitarteko seme-alabak dituzten herriko familiei zuzenduta dago. Bertan, seme-alaben hazkunde eta hezkuntzaren inguruko informazioa, orientabidea eta aholkularitza ematen da. Dohainekoa da zerbitzua, eta konfidentziala. Udaleko Prebentziorako zerbitzuak eskaintzen du, Etxadi taldearen bidez eta EHUko psikologia fakultatearen laguntzarekin.
Zerbitzua erabiltzeko aurrez kontaktuan jarri beharko da telefono bidez 94 405 15 49 zenbakira dei eginaz, posta elektronikoz, Etxadiren webgunetik edo posta arruntaz Etxadiko egoitzara idatziz (Máximo Aguirre kalea, 18 (Bis) 5. solairua, 10. departamentua).
Sare sozialen erabileraren abantailak eta desabantailak gurasoentzako hitzaldia, Etxadiko kideek emango dute, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek. Teknologia berriek gazteengan duten eragina izango da solasaldiko gai nagusia. Urriaren 22an, 18:00etan, Irizar Jauregian jardungo dira. Euskaraz emango da hitzaldia.