EH Bilduk, BNG-k, CUP-ek eta Ezker Batua-Berdeek bat egin dute manifestazioarekin; baita ELA eta LAB sindikatuek ere.
Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da eta Arnaldo Otegirenaz gain, Bateragune auziagatik espetxean jarraitzen duen Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiaren askatasuna eta gainerako euskal preso politikoena ere eskatuko dute.
Hain justu ere, auzi horregatik kartzelan zeuden Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez joan zen domekan utzi zituzten aske, zigorrak bete ostean. Otegi eta Diez hilabete batzuk barru libre geratzea aurreikusita dago. Guztiak ere 2011n epaitu eta zigortu zituzten, "Batasuna berregiten saiatzearren", Bateragune taldearen bidez.