Dagoeneko eman daiteke izena Bergaran urriaren 25eko erreka garbiketarako

Julen Iriondo 2015ko urr. 9a, 19:30

Hirugarren urtez jarraian egingo da ekimena, Erreka Garbitzeko Batzordeak deituta, Udalaren laguntzarekin. Epeletik Osintxurainoko zatia garbitzea da asmoa, eta parte hartu nahi dutenek hilaren 15a izango dute izena emateko azken eguna.

 

"Deba ibaiak Bergarako lurretan egiten duen ibilbidea kontuan hartuta, jende askoren beharra dago erreka garbitzeko eta, horregatik, oso garrantzitsua da herritarren parte-hartzea", azaldu dute Udaletik. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, aseguru kontuak direla-eta. 14 urtetik gorakoek eman dezakete izena, hortik beherakoak guraso edo arduradunarekin joan daitezke, euren ardurapean.

Gaztetxean, udaltzaingoan eta Agorrosinen eman daiteke izena, edo posta elektronikoz errekagarbitzeko@gmail.com helbidera idatziz. Izena emateko epea urriaren 15ean amaitzen da.

08:30etik 13:30era izango da grabiketa, eta ondoren jana eta edana egongo da. Antolakuntzatik erronka bota dute, baietz 500 lagun elkartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak