Bernhard Marxen organo doinuak bihar Santa Marinan

Maialen Torres 2015ko urr. 9a, 17:38

Joan den astean ekin zioten Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloari, eta bihar egingo dute Bergarako kontzertu sortako bigarrena. Bernhard Marx organo-jotzaile alemaniarrak egingo du emanaldia, Santa Marina parrokian, 20:00etan.

Friburgoko Johanneskirche elizako organo-jotzaile titularra da Marx 1972az geroztik, eta bertako izen handiko Metzler organoa, hiru teklatu eta 50 jokoko dituena, haren gidaritzapean eraiki zuten. Era berean, organo-irakaslea ere bada, hiri horretako pedagogia akademian.

Bere kontzertuetan jatorrizko obren interpretazio zehatz bezain adierazkorrak egiteagatik da ezaguna, eta bihar, Johann Sebastian Bachen eta Louis Vierneren piezak joko ditu, besteak beste.

Danseries de la Renaissance joz hasiko du emanaldia, eta Noel Rawsthorne konpositore britainiarraren Hornpipe Humoresque obrarekin emango dio itxiera kontzertuari.

Gerturatzen direnek doan gozatu ahal izango dute organo-jotzaile alemaniarraren musikaz, baita datorren zapatuan Aritzeta abesbatzak eta Aitor Oleak eskainiko dutenaz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak