Ikasturtetik ikasturtera gora doa ikasturteko kirol-ikastaroetara izena ematen duten herritar kopurua. Aurtengo 1.350 lekuetatik 1.157 bete dira, %85 beraz. Arrakasta gehien duten jarduerak, ikasturtero bezala, umeentzako igeriketa eskola eta areto bizikleta dira. Horren ostean, pilates eta hasi berri duten krosfit. Baina oraindik ere hainbat ikastarotan lekuak libre daude, 193 hain zuzen ere.
Urrian zehar, Ekarri laguna kanpaina ipini dute martxan Agorrosinen. Kanpaina honetan, leku libreak dauden ikastaroren batean dagoen pertsonak, egun batez eta proba moduan, lagun bat ekarri ahalko du berarekin kirol saioa probatzera.