Ipuin kontaketa zikloa hiru hiletan Angiozarren

Julen Iriondo 2015eko urriaren 8a

Urrian, azaroan eta abenduan hilean ipuin kontalari bat izango dute Angiozarko Arbiaska aretoan. 

Hurrengo egubakoitzean, hilak 16, izango dira aurreneko saioak. Amaia Arriaran izango da kontalaria, eta 17:00etan Do, re, mi, golkua bete ipuin izenekoa eskainiko du, 3 eta 10 urte artekoentzat; 19:30ean, berriz, adimena zorrozteko ipuinak kontatuko ditu, 12 urtetik gorakoentzat. Beste saioak azaroaren 6an eta abenduaren 11n izango dira, Bego Alabazan-en eta Maite Frankoren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak