Eskaera egiteak ez dakar, automatikoki, hurrengo urteko programaziorako onartua izatea. Bearteko bi ordezkarik, Pol-Pol argazkilari elkarteko batek, Udaleko Kultura eta Ondare batzordeetako buruek, Udal museologoak eta Kultura teknikariak osatutako batzordeak aztertuko ditu eskaerak, eta hark egingo du aukeraketa. Aurkeztutakoez gain, interesgarri jotzen dituen beste erakusketa batzuk ere antolatu ahalko ditu batzordeak.