Baina goizez soilik ez, arratsaldez ere izango da zerekin gozatu. 17:30ean idi-demak egingo dituzte plazan. Hori bukatzean, berriz, 18:30 aldean, trikitilariekin erromeria egingo dute frontoian.
Bergaratik eta Azkoititik jende ugari joaten da Elosura, "baita Gipuzkoa osoko jendea ere", Mikel Juaristi auzo-alkatearen esanetan. Hori da oraingorako aurreikuspena ere.
Ganadu salerosketa
Urteak pasa ahala galtzen joan dira ganadua saldu eta erosteko azokak, eta horien lekuan animaliak erakusketarako soilik jartzen dituztenak gailendu dira. Hala ere, Elosuan oraindik ere "izaten dira tratuak, eta saltzaileek etortzen jarraitzen dute", Juaristik azaldu duenez. Fama handiko feria dela dio auzo-alkateak.