Pol-Pol taldearen mendi irteera Irukurutzetara

Xabier Santxez 2015ko urr. 7a, 12:07

Irukurutzetara joandako taldea

Urriaren 4an, domekan,  egin zuten mendi irteera Pol-Pol mendizale taldekoek Irukurutzeraruntz. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro "apartarekin" egin zutela igoaldia adierazi dute.

Azaroaren 1erako beste irteera bat antolatu du Pol-Polek. Bergara-Arrola-Deskarga-Irimo-Bergara mendi buelta "zirkularra" egingo dute. 6-7 orduko ibilaldia izango da hurrengo txangoa, 30 kilometro ingurukoa. Goizez burutuko da buelta eta 07:30tan irtengo da taldea Bergarako Udal Pilotalekutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak