2 ekintzak osatuko dute gaztetxeko elkartasun festa. 19:00etan Javier Roblesen Ayotzinapa, Crónica de un crimen de Estado dokumentala proiektatuko da. Filmak 2014ko irailaren 26ko gauean izandako gertakariei buruz hitz egiten du. Polizia eta armada ikasleen kontra oldartu eta 6 hildako, 25 zauritu eta 43 ikasle desagertu zirenekoa. Zuzendariak, gobernu federalaren aurka egiten du, estatuaren inpunitatea erakutsi nahian. 68ko Tlatelolcoko ikasleen mugimenduaren gertakariekin parekatzen da. Proiekzioaren ostean, solasaldi bat antolatuko da eztabaidatze aldera.
21:00etan Mexicana Klandestinaren kontzertua hasiko da. Balcón de Moras bere azken lan autoekoiztua aurkezten dabil artista. Mexikoko musika herrikoia gaurkotzeko asmoz egiten du lan Mexicana Klandestinak. Artearen bitartez herrien arteko zubiak eraikitzea nahi dituela dio musikariak. 5 euroko prezioa izango du sarrerak, eta batutako dirua ikasle desagertuen gaineko mugimenduarendako joango da.