20:30ak aldera gertatu zen, Ertzaintzaren ohiko trafiko kontrol baten. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, autoa geldiarazi eta miaketa egin zutenean atzeman zuten ertzainek droga eta dirua autoaren toki ezberdinetan ezkutatua.
Drogekin trafikatzea leporatuta atxilotuta eroan zuten eta gaur goizean eroan dute epailearen aurrera, Bergarako epaitegira.